asierLI

Arantzazuko Kontzertua HORRELA BIZIZTEKO IV

|
|
ESKERRIK ASKO, atzo Arantzazura etorri zineten guztioi. Laster grabazioa entzungai eta bideoa azpitituluekin. Mila esker Nerea Ganzarain eta Esti Urresola ekoizpenean eginiko lan apartagatik. Aritz Booktegi Eus bideoan grabatzeagatik, Oier Ituarte argiztapenagatik eta Fredi Pelaez audioa grabatzeagatik. Eta, noski, mila esker Grupo vocal KEA Ahots taldea eta Ana Belen García. Eta Arantzazuko zaindari den Juan Ignazio Larreari, egin dugun eta egingo dugun bideagatik. Esker onez puztu-puzturik nago maite eta miresten ditudan hainbat eta hainbat pertsona anitz bertan elkartaratu zinetelako.
|

Aurkezpen bideoa I alea

HORRELA BIZITZEKO azken grabaketa fasean sartzear da. Ekainaren 16an diskoko osagai garrantzitsuenetako bat den KEA Ahots Taldearen grabaketa saioei ekingo diegu Tolosako Santa Klara klausura komentuan.

ORO BAT aurkezten nenbileneko garaikoak dira HORRELA BIZITZEKO laneko lehenengo hitz eta notak. Azken emanaldia eman eta gutxira hasi nintzen pentsatzen, ideia honen harira: generoa eta aldaketa klimatikoa. Hortik aurrerakoa zail da laburtzen.

Lehenengo grabaketa sesioan organo eta abesbatzarako piezak grabatuko ditugu Ana Belén Garcíaren partaidetzaz.

Honatx SIRIMIRI FILMSeko Estibaliz Urresolak, duela hilabete batzuk KEArekin egin genuen lehenengo entseguan oinarrituz, sorturiko aurkezpen bideoaren lehen alea.