HORRELA BIZITZEKO azken grabaketa fasean sartzear da. Ekainaren 16an diskoko osagai garrantzitsuenetako bat den KEA Ahots Taldearen grabaketa saioei ekingo diegu Tolosako Santa Klara klausura komentuan.
ORO BAT aurkezten nenbileneko garaikoak dira HORRELA BIZITZEKO laneko lehenengo hitz eta notak. Azken emanaldia eman eta gutxira hasi nintzen pentsatzen, ideia honen harira: generoa eta aldaketa klimatikoa. Hortik aurrerakoa zail da laburtzen.
Lehenengo grabaketa sesioan organo eta abesbatzarako piezak grabatuko ditugu Ana Belén Garcíaren partaidetzaz.
Honatx SIRIMIRI FILMSeko Estibaliz Urresolak, duela hilabete batzuk KEArekin egin genuen lehenengo entseguan oinarrituz, sorturiko aurkezpen bideoaren lehen alea.