asierLI

FORMAZIO DUALA Bandcamp-en

FORMAZIO DUALA Bandcamp-en dago jada, entzungai eta deskargatzeko prest.

FORMAZIO DUALA – HORRELA BIZITZEKO I

FORMAZIO DUALA, Horrela Bizitzeko lanaren lehenengo alea, entzun-irakurraldi binaural bat da. Youtube-n dago azpitituluekin entzun-irakurgai.

HAU EZ DA bideoklipa

Hodei Ezeiza Zalduak HORRELA BIZITZEKO bildumako lehen alearen aurrerapen abestiaren bideoklipa sortu du.

EITB Kulturatik etorri ziren

Nire lan-prozesuaren berri eman ahal izan nien eta modu ederrean isladatu zuten guztia. Milesker Ana Abarisketa, zure lan finagatik eta baita zure lankideei ere.   Saioa Ikusgai

AURKEZPEN-IRUDIA

Estibaliz Urresolak burutu du azalaren diseinua. Horrela Bizitzeko bildumaren I alea apirila-maiatzean argitaratuko da hemen: https://asier-li.bandcamp.com/ Honekin batera, bilduma osoko testuak biltzen dituen liburua argitaratuko da, ale guztien testuak obra oso baten moduan sekuentziatu eta sakabanaturik. Horrela Bizitzeko sei alez osatuta dago. Ale ezberdinen musikak bi hilabeteko tarteaz-edo argitaratzen joango naiz, apirila-maiatza honetatik abiatuta.

KEA+ORGANOA

HORRELA BIZITZEKO osagai ezberdin eta autonomoz osaturiko lan bat da. Baina osagaien arteko harremanak ere ematen dira zenbait abestitan. Hain zuzen ere, pasa den ekainaren 16an, horietako batzuren grabaketa saioak burutu genituen, abesbatza eta organorako pieza bat eta beste hainbat soinu-iturri dituen abesti baterako abesbatza eta organoa grabatuz. KEA Ahots Taldea eta Ana Belén García […]

Aurkezpen bideoa II alea

SIRIMIRI FILMS-eko Esti Urresolak ekoizturiko aurkezpen bideoa duela hilabete batzuk KEA abesbatzarekin egin genuen lehenengo entsegutik abiatzen da. Bertan “Genero-esparru irudigarriak” pieza landu genuen. Izenburu hau Judith Butler pentsalariaren terminologian oinarritzen da: irudigarri, pentsagarri edo ulergarri denaren markoaren ideian hain zuzen ere. Bideoan HORRELA BIZITZEKO diskoko beste osagai batzuk ere iradokitzen dira. Ekainaren 16an hasiko ditugu […]

Aurkezpen bideoa I alea

HORRELA BIZITZEKO azken grabaketa fasean sartzear da. Ekainaren 16an diskoko osagai garrantzitsuenetako bat den KEA Ahots Taldearen grabaketa saioei ekingo diegu Tolosako Santa Klara klausura komentuan. ORO BAT aurkezten nenbileneko garaikoak dira HORRELA BIZITZEKO laneko lehenengo hitz eta notak. Azken emanaldia eman eta gutxira hasi nintzen pentsatzen, ideia honen harira: generoa eta aldaketa klimatikoa. Hortik aurrerakoa […]

Organo-piezaren grabaketa

Horrela Bizitzeko diskoko osagai garrantzitsu baten grabaketa burutu genuen urtarrilaren 12ko iluntzean, Donostiako Koruko Andre Mariaren basilikako Cavaillé-Coll organo apartan. Hau 1863. urtean eraiki zen, eta bere azken grabaketa izan da bi urte iraungo duen zahar-berritze lanak hasi eta deseraiki aurretik. Ana Belén García organo-joleak oso ekarpen aberatsak egin zizkion nik idatzitakoari, eta grabaketa saioan […]

KEA Ahots Taldearekin

  Horrela Bizitzeko egitasmoko ardatzetako bat den KEA Ahots Taldearekin lanean aritu nintzen, beren a cappella piezetako bat jorratuz, Genero Esparru Irudigarriak. Ñabarduraz beteriko saioa.