asierLI

HB IV Crowdfunding. Musika eta pentsamendu feminista

Egitasmo osoak, baina ale honek bereziki, sexu- eta genero-nortasunaren inguruan egiten du hausnarketa. Horretarako hainbat pentsalari feministen lanak ikertu eta hauen ideiak trinkotu ditut hainbat konposiziotan, bildumak duen narratibotasuna utzi gabe. Hala nola Simone de Beauvoir, Judith Butler, Silvia Federici, Martha C. Nussbaum, Angela Davis, Monique Wittig, eta beste hainbat.

Testu filosofikoak (ustez estetikotasunik gabeak) musikatzean sortzen den esparrua, ildo narratibo orkorra utzi gabe. Hori izan da HORRELA BIZITZEKO IVren erronketako bat. Hemen adibide bat, KEA ahots taldea bikainarekin, covid aurretik izandako entsegu batean.
Kontzertu/grabazioa gauzatzen lagundu dezakezu, adibidez sarrerak erosiz, hemen: