SIRIMIRI FILMS-eko Esti Urresolak ekoizturiko aurkezpen bideoa duela hilabete batzuk KEA abesbatzarekin egin genuen lehenengo entsegutik abiatzen da. Bertan “Genero-esparru irudigarriak” pieza landu genuen.
Izenburu hau Judith Butler pentsalariaren terminologian oinarritzen da: irudigarri, pentsagarri edo ulergarri denaren markoaren ideian hain zuzen ere.
Bideoan HORRELA BIZITZEKO diskoko beste osagai batzuk ere iradokitzen dira.
Ekainaren 16an hasiko ditugu KEA Ahotsa taldearen grabaketa saioak, Tolosako Santa Klara klausura komentuan, Juanan Ros teknikari apartaren eskutik.
Honatx aipatu aurkezpen bideoaren bigarren alea: