
Horrela Bizitzeko
Atari honetan zehar, Horrela Bizitzeko bildumaren ekoizpen-fase ezberdinen berri eman izan dut. Hemendik aurrera, lehenengo argitalpenen iragarpenak eta hauen inguruko hausnarketak emango dira.

Arantzazuko Kontzertua HORRELA BIZIZTEKO IV
| | ESKERRIK ASKO, atzo Arantzazura etorri zineten guztioi. Laster grabazioa entzungai eta bideoa azpitituluekin. Mila esker Nerea Ganzarain eta Esti Urresola ekoizpenean eginiko lan apartagatik. Aritz Booktegi Eus bideoan grabatzeagatik, Oier Ituarte argiztapenagatik eta Fredi Pelaez audioa grabatzeagatik. Eta, noski, mila esker Grupo vocal KEA Ahots taldea eta Ana Belen García. Eta Arantzazuko zaindari […]

HORRELA BIZITZEKO IV Crowdfunding. Kontzertu/grabazioa Arantzazun
Horrela Bizitzeko IV ekoizteko crowdfunding kanpaina bat jarri dugu abian. KEA ahots taldeak eta Ana Belen Garcia organo joleak lana osatzen duten abesbatza eta organorako piezak interpretatuko dituzte Arantzazun, eta kontzertua grabatu egingo da. Hemen aurkezpen bideo bat (beste lau ere badaude gune honetan, begiratu aurreragoko post-ak): https://youtu.be/sZbDZMhZmWg Kontzertu/grabazioa burutzen lagundu izeaiguzu, adibidez sarrera erosiz, […]

HB IV Crowdfunding. Filosofia eta narratibotasuna.
Pieza honetan Martha C. Nussbaum pentsalariaren nazka eta lotsa proiektatuaren inguruko ideiak trinkotzen saiatu nintzen, narratiboki. Hemen pasarte bat KEA ahots taldea eta Ana Belen Garcia organo jolearekin. https://youtu.be/FIWEMBTKGO8 Hau eta beste lau konposiziok osaturiko kontzertu/grabazioa burutzen lagundu izeaiguzu, adibidez sarrera erosiz, hemen: https://www.verkami.com/locale/eu/projects/28829-asier-li-ren-horrela-bizitzeko-iv-arantzazun

HB IV Crowdfunfing. Filosofia feminista eta musika (2)
Egitasmo osoak, baina ale honek bereziki, sexu- eta genero-nortasunaren inguruan egiten du hausnarketa. Horretarako hainbat pentsalari feministen lanak ikertu eta hauen ideiak trinkotu ditut hainbat konposiziotan, bildumak duen narratibotasuna utzi gabe. Hala nola Simone de Beauvoir, Judith Butler, Silvia Federici, Martha C. Nussbaum, Angela Davis, Monique Wittig, eta beste hainbat. Testu filosofikoak (ustez estetikotasunik gabeak) […]

HB IV Crowdfunding. Musika eta pentsamendu feminista
Egitasmo osoak, baina ale honek bereziki, sexu- eta genero-nortasunaren inguruan egiten du hausnarketa. Horretarako hainbat pentsalari feministen lanak ikertu eta hauen ideiak trinkotu ditut hainbat konposiziotan, bildumak duen narratibotasuna utzi gabe. Hala nola Simone de Beauvoir, Judith Butler, Silvia Federici, Martha C. Nussbaum, Angela Davis, Monique Wittig, eta beste hainbat. Testu filosofikoak (ustez estetikotasunik gabeak) […]

CROWDFUNDING Horrela Bizitzeko IV
Verkami kampaina bat jarri dugu abian bildumako IV alea ekoizteko. Arantzazuko santutegian burutuko den kontzertu/grabaketa bat izango da, KEA abesbatza eta Ana Belén García organo-jolearen eskutik. Jarraian verkamirako esteka eta aurkezpen bideo bat: https://vkm.is/AsierLI https://youtu.be/Vhjt9CxxBJ4

ORGANO-NARRAZIOAK (Horrela Bizitzeko III)
https://asier-li.bandcamp.com/album/organo-narrazioak-horrela-bizitzeko-iii Urtetan, “viriditas” delako oinarrizko bizi-indarraren ikerkuntzaren bitartez, malenkonia desegingo omen luketen bortusaiaren propietateak argitzen saiatu den botanikalari bat, seme-alabarik eduki izan nahi ez duen etologo bat eta beste hainbat pertsonaia biodibertsitatea babestu nahi duen lan-talde batean batzen dira, naturan kokaturiko hazi-biltegi isolatu batean. Horrela Bizitzeko lanaren III ale honek audio-liburu, irrati-antzerki eta “text sound” […]

NIHAUR (Horrela Bizitzeko II)
Nihaur HORRELA BIZITZEKO lanaren II alea da. https://asier-li.bandcamp.com/album/nihaur-horrela-bizitzeko-ii Ez dago erabateko soinu gabezia bezala ulerturiko isiltasunik, borondatezko soinuaren absentzia bazik (ozenago edo baxuago izan daitekeena). Absentzia horretan ziztatzen da borondatezko kantua, eta hortxe dager HORRELA BIZITZEKO lanaren autore/subjektua, narraziotik at, sein egiten. Ni. Subjektuaren eraikuntza da HORRELA BIZITZEKO bildumako gai nagusietako bat, eta abesti hauetan […]